XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren oharra bibliografi erreferentzien ingurukoa da. Egilea - urtea sistema erabili dut, baina zenbait argitasun eman beharrean nago. Autore gehienen kasuan hitzez hitzezko aipuak 1. Aipuen jatorrizko ortografia hitzez hitz errespetatzen saiatu naiz, baita egungo ortografi arauekin bat ez datozenean ere, baina, dena den, baliteke nik neuk ere hutsak egin izana jaso dira eta horrek, egilea eta urtea ezezik, orrialdea ere aipatzea Campion (1911:4), adibidez eskatzen du.

Hori dela eta, lehentasuna erabili dudan argitalpenari ematen diot bibliografi erreferentzietan. Argitalpen hau aurrenekoa denean ez dago arazorik, baina argitalpen berriagoren bat erabiltzen ari banaiz, orduan amaierako bibliografian lehenengo argitalpenaren urtea, ezaguna bada, erantsi dut parentesi artean. Lehendabiziko argitalpenaren data esanguratsua denean, orduan testu barruan ere adierazi da.

Esan, azkenik, lanak idazkera ulerterraza duela oro har eta gaian interesa duen edonork, arreta apur bat jarriz gero, irakurri ahal izango duela arazorik gabe. Liburuak barne batasun handia du, kapitulu guztiek berezko tokia dute argumentazio orokorrean eta helburu berbera dute: Nafarroako euskararen bilakaera ulertzen laguntzea, argia toki desberdinetatik eginez.

Gomendagarriena, beraz, liburua osorik segitzea da, baina, aldi berean, irakurketa maila desberdinak onartzen ditu eta, irakurleak horrela nahiago baldin badu, kapituluka edo atalka ere har daiteke bere ulergarritasuna gehiegi kaltetu gabe.

1.1 Soziolinguistika eta hizkuntz komunitatea: oinarrizko bi kontzeptu

Lana soziolinguistikaren barruti zientifikoan kokatzen da, alde batetik, eta bestaldetik, euskararen historiaren oinarrizko unitatetzat euskal hizkuntz komunitatea hartzen da. Biak, soziolinguistika eta hizkuntz komunitatea, tradizionalki oso kontzeptu eztabaidatuak izan direnez, komeni da ezer baino lehen zein esanahitan erabiltzen ditudan zehaztea.

Soziolinguistika

Soziolinguistika hitza bere adierarik zabalenean erabiltzen dut, hau da, hizkuntzaren eta gizartearen 2. Gero eta ahots gehiago entzuten ari dira gizarte hitzaren ordez gizonezkoak eta emakumezkoak besarkatzen dituen besteren bat sozietate, jendarte... erabiltzearen alde. Lanean, hala ere, arazoaren garrantzia ukatu gabe, normalean gizartea erabili dut, egungo ohituraren arabera arteko harremanak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adar edo azpidisziplina gisa.

Beraz, nire lana euskararen historia soziolinguistikoa dela diodanean, bi gauza esan nahi ditut.